EUSKADIKO ESKOLARTEKO XXXVII. JOKOETAKO ALEBIN MAILAKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA.

(2018ko maiatzaren 26an jokatua, Arrasaten).

 

 

 

            Larunbatean jokatu zen Uarkapeko pilotalekuaren instalazioetan (Arrasate, Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak antolaturik, Euskal Xake Federakuntzaren lankidetzarekin.

 

            12 urtez azpiko 10 jokalarik parte hartu zuten (2006ean jaiotakoak bakarrik onartzen ziren), 5 txandatan. Iaz ere 10 jokalari izan ziren. Jokalari bakoitzak 55 minutuko denbora izan zuen partida osatzeko, gehi 5 segundo jokaldiko.

 

            2008an Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen jokalari nafarren parte hartzerik ez onartzea. Hau izan da, beraz, jokalari nafarrik gabeko hamaikagarren Txapelketa.

 

             AZKENEKO SAILKAPENA, 5 TXANDEN ONDOREN

 

1)      Unai Calvo Gomez (Bizkaia) (1.227) – 4 puntu.

2)      Alvaro Rodriguez Avila (Bizkaia) (1.182) – 4 puntu.

3)      Zuhaitz Gimenez Lopez (Gipuzkoa) (1.268) – 3’5 puntu.

4)      Ibon Dominguez Exposito (Araba) – 3 puntu.

5)      Alex Odriozola Coscolin (Gipuzkoa) (1.392) – 3 puntu.

6)      Markel Vesga Izeta (Gipuzkoa) (1.454) – 2’5 puntu.

7)      Jorge Recio Sanz (Araba) – 2 puntu.

8)      Leire Vega Bilbao (Bizkaia) – 2 puntu.

9)      Sara Garcia Fernandez (Gipuzkoa) (1.548 euskal elokoa) – Puntu bat.

10)  Ane Martin Ochoa de Retana (Araba) – 0 puntu.

 

Leire Vega Bilbao bizkaitarra alebin mailako Euskadiko neska xake txapelduna izan da.

 

            UNAI CALVO GOMEZEK AZKENEKO PARTIDAN IRABAZI ZUEN TITULUA

 

            Unai Calvo Gomez bizkaitarra Abadiño taldekoa da. 2006. urtean jaio zen. Beraz, 12 urte izanen ditu urtea bukatzean.

 

            Aurkaririk indartsuenei egin zien aurre. Lehenengo txandako Jorge Recio Sanz arabarra izan zen ahulena. Hortik aurrera, kalitatea erakutsi behar izan zuen txapelketa irabazteko: Markel Vesga Izeta gipuzkoarra seigarren sailkatua, Ibon Dominguez Exposito arabarra laugarren sailkatua, Zuhaitz Gimenez Lopez bizkaitarra hirugarren sailkatua eta Alvaro Rodriguez Avila bizkaitarra bigarren sailkatua izan zituen aurrez aurre.

 

            Markel Vesgarekin eta Zuhaitz Gimenezekin berdindu zuen, baina partida erabakigarrian, azken partidan, Alvaro Rodriguez Avilari irabazi zion.

 

            21’6 puntutan hobetu zuen bere eloa, bide batez.

 

            Alvaro Rodriguez Avilak Santurtzi taldean jokatzen du. Lidergoa galdu zuen azkeneko partidan, baina aurreko garaipenei esker ez zuen problemarik izan bigarren amaitzeko.

 

            Gros Xake Taldeko Zuhaitz Gimenez Lopez donostiarrak berdinketa lortu behar izan zuen Markel Vesga Izetaren aurka, podiumean sartzeko. Beltzekin arituta erdietsi zuen hori eta 3’5 puntuz geratu zen.

 

            Getxo Xake Taldeko Leire Vega Bilbao izan zen lehenengo neska txapelketan, zortzigarren postuan eta 2 puntuz geratuta ere. Sara Garcia Fernandez gipuzkoarrari azkeneko txandan irabazita lortu zuen alebin mailako nesken titulua.

 

            TXAPELKETAREN AZKENEKO HISTORIA

 

            2004. urtean: Iñigo Camara Gil (Araba), garaile.

 

2005. urtean: Jorge Tapia Santamaria (Araba), garaile; Iñaki Elduayen Etxabe (Gipuzkoa), bigarren; Ander Perez Ibañez (Araba), hirugarren; Ana Castiella Garcia (Nafarroa), neska txapeldun; Ane Esnaola De la Hoya (Gipuzkoa), bigarren neska; Elisa Zubizarreta Riego (Araba), hirugarren neska.

 

            2006. urtean: Asier Pedrera Busselo (Gipuzkoa), garaile; Eneko Ostolazaga Baragan (Bizkaia), bigarren; Pablo Rodriguez Lapetra (Araba), hirugarren; Andrea Bratu (Bizkaia), neska txapeldun; Haizea Alberdi Jarit (Gipuzkoa), bigarren neska; Maitane Landa Mendizabal (Araba), hirugarren neska.

 

            2007. urtean: Aizbeltz Buiza Prieto (Bizkaia), garaile; Juan Manuel Ruiz Abad (Gipuzkoa), bigarren; Iñigo Oriza de Castro (Bizkaia), hirugarren; Maialen Ros Iturgaitz (Nafarroa), neska txapeldun; Maria Lopez Hurtado (Bizkaia), bigarren neska; Vanessa Klie Galvis (Araba), hirugarren neska.

 

            2008. urtean: Beñat Lomas Romero (Araba), garaile; Joseba Llano Olabarrieta (Bizkaia), bigarren; Christian Sanchez Merino (Gipuzkoa), hirugarren; Nahiara Solana Eguiluz (Gipuzkoa), neska txapeldun; Maitane Castresana Lekue (Bizkaia), bigarren neska; Rebeca Martinez de Compañon Gonzalez (Araba), hirugarren neska.

 

            2009. urtean: Ander Salgado Quesada (Araba), garaile; Gonzalo Garcia Barquin (Bizkaia), bigarren; Iker Narbaiza Refoyo (Gipuzkoa), hirugarren; Maria Otero Ruiz de Alegria (Araba), neska txapeldun; Cristina Espinosa Cancino (Bizkaia), bigarren neska; Jone Mugika Saenz (Gipuzkoa), hirugarren neska.

 

            2010. urtean: Ramon Elduayen Echave (Gipuzkoa), garaile; Alvaro Peralta Garcia (Bizkaia), bigarren; Javier Diez Martin (Bizkaia), hirugarren; Garazi Urrusolo Aparicio (Bizkaia), neska txapeldun; Ane Sanchez Goyonaga (Gipuzkoa), bigarren neska; Irati Ibañez (Araba), hirugarren neska.

 

            2011. urtean: Jon Lagos Lejarraga (Bizkaia), garaile; Daniel Vara Del Bosque (Araba), bigarren; Guillermo Gutierrez Menzinger (Araba), hirugarren; Lucia Munita Lasa (Araba), neska txapeldun; Diana Valdezate Garcia (Bizkaia), bigarren neska; Marina Romon Kortaberria (Gipuzkoa), hirugarren neska.

 

            2012. urtean: Alberto Garcia Martinez de la Hidalga (Bizkaia), garaile; Jose Luis Muñoz Ayala (Gipuzkoa), bigarren; Liher Urrutia Domaika (Gipuzkoa), hirugarren; Alicia Cuber Caballero (Araba), neska txapeldun; Cecilia Perez Sudupe (Gipuzkoa), bigarren neska.

 

            2013. urtean: Adrian Martinez Fernandez (Bizkaia), garaile; Juan Jose Aroztegi Tolosa (Gipuzkoa), bigarren; Irati Valgañon Setien (Bizkaia), hirugarren; Constantin Carazo Fernandez (Bizkaia), hirugarren mutila; Irati Valgañon Setien (Bizkaia), neska txapeldun; Iraia Ochoa Adurriaga (Gipuzkoa), bigarren neska; Leire Camacho Larrondo (Bizkaia), hirugarren neska.

 

            2014. urtean: Patxi Moreno Estebanez (Gipuzkoa), garaile; Rodrigo De las Heras Figueroa (Araba), bigarren; Aritz Eder Elexpe Garcia (Araba), hirugarren; Sara Barandiaran Oliveras (Gipuzkoa), neska txapeldun; Ana Pajuelo Delgado (Bizkaia), bigarren neska.

 

            2015. urtean: Ivan Iturralde Etxeberria (Gipuzkoa), garaile; Josu Manterola Ubillos (Gipuzkoa), bigarren; Svytoslav Borobyev (Bizkaia), hirugarren; Irene Garcia Bolaños (Bizkaia), neska txapeldun; Izaro Niso Lopez de Ipiña (Araba), bigarren neska; Susana Martinez Egurrola (Gipuzkoa), hirugarren neska.

 

            2016. urtean: Aitor Gonzalez Rodriguez (Bizkaia), garaile; Hugo Pelegrin Gomez (Araba), bigaren; Inko Martinez Adarraga (Gipuzkoa), hirugarren; Mencia Montes Gimenez (Bizkaia), neska txapeldun; Maialen Bilbao Peinado (Bizkaia), bigarren neska; Laura Fernandez de Aranguiz (Araba), hirugarren neska.

 

            2017. urtean: Manex Regillaga Elias (Bizkaia), garaile; Unax Guillenea Lacruz (Gipuzkoa), bigarren; Lucia Munilla Bote (Bizkaia), hirugarren; Erik Rodriguez Romero, hirugarren mutila; Lucia Munilla Bote (Bizkaia), neska txapeldun; Sara Garcia Fernandez (Gipuzkoa), bigarren neska; Leire Mardones Ansia (Araba), hirugarren neska.

 

            2018. urtean: Unai Calvo Gomez (Bizkaia), garaile; Alvaro Rodriguez Avila (Bizkaia), bigarren; Zuhaitz Gimenez Lopez (Bizkaia), hirugarren; Leire Vega Bilbao (Bizkaia), neska txapeldun; Sara Garcia Fernandez (Gipuzkoa), bigarren neska; Ane Martin Ochoa de Retana (Araba), hirugarren neska.

 

            PALMARESA, 2004. URTETIK

 

1)      Aizbeltz Buiza Prieto (Bizkaia) – Titulu bat.

2)      Unai Calvo Gomez (Bizkaia) – Titulu bat.

3)      Iñigo Camara Gil (Araba) – Titulu bat.

4)      Ramon Elduayen Echave (Gipuzkoa) – Titulu bat.

5)      Alberto Garcia Martinez de la Hidalga (Bizkaia) – Titulu bat.

6)      Aitor Gonzalez Rodriguez (Bizkaia) – Titulu bat.

7)      Ivan Iturralde Etxeberria (Gipuzkoa) – Titulu bat.

8)      Jon Lagos Lejarraga (Bizkaia) – Titulu bat.

9)      Beñat Lomas Romero (Araba) – Titulu bat.

10)  Adrian Martinez Fernandez (Bizkaia) – Titulu bat.

11)  Patxi Moreno Estebanez (Gipuzkoa) – Titulu bat.

12)  Asier Pedrera Busselo (Gipuzkoa) – Titulu bat.

13)  Manex Regillaga Elias (Bizkaia) – Titulu bat.

14)  Ander Salgado Quesada (Araba) – Titulu bat.

15)  Jorge Tapia Santamaria (Araba) – Titulu bat.

 

            NESKA GARAILEEN PALMARESA, 2005. URTETIK

 

1)      Sara Barandiaran Oliveras (Gipuzkoa) – Titulu bat.

2)      Andrea Bratu (Bizkaia) – Titulu bat.

3)      Ana Castiella Garcia (Nafarroa) – Titulu bat.

4)      Alicia Cuber Caballero (Araba) – Titulu bat.

5)      Irene Garcia Bolaños (Bizkaia) – Titulu bat.

6)      Mencia Montes Gimenez (Bizkaia) – Titulu bat.

7)      Lucia Munilla Bote (Bizkaia) – Titulu bat.

8)      Lucia Munita Lasa (Araba) – Titulu bat.

9)      Maria Otero Ruiz de Alegria (Araba) – Titulu bat.

10)  Maialen Ros Iturgaitz (Nafarroa) – Titulu bat.

11)  Nahiara Solana Egiluz (Gipuzkoa) – Titulu bat.

12)  Garazi Urrusolo Aparicio (Bizkaia) – Titulu bat.

13)  Irati Valgañon Setien (Bizkaia) – Titulu bat.

14)  Leire Vega Bilbao (Bizkaia) – Titulu bat.

 

            2018-05-26.

 

            Iturria: “http://chess-results.com/tnr356838.aspx?lan=2&art=1&rd=5” webgunea.